Azken hilabeetan Mertxe eta biok ibili
gara hainbeste lekuetan txoriak ikusten eta turismo egiten.
Monfragüera heldu ginenean Hotel
Puerta de Monfragüen ostatu hartu genuen eta hango jendeak eskeini
ziguten hurrego egunean bere “hide”a , orain arte erabili gabe
zegoena, guk geuk erabiltzea. Utzita zuten basurdebat
hilda eta espero zuten animaliren bat , hegaztiak batez ere hara hurbiltzea.
Hori bai, guk ateratako irudiak haiekin partekazea nahi zuten bere
publizitaterako. Animatu ginen eta hurrengo goizaldean sartu ginen
“hide”an jakin gabe zer ikusiko genukeen.
Iluna zegoen baina laster hasi ziren
animaliak mugitzen handik: azeria, sai zuria eta mika urdin.
Handik gutxira miruak. Eta gero eguzki arrano bi. Hau bai ikuskizuna!
Handik gutxira miruak. Eta gero eguzki arrano bi. Hau bai ikuskizuna!
Eta gero saiak, lehenago arruntak,
gero beltzalk eta azkenen bi sai zuri, bata gaztea eta bestea heldua
Eta tartean azeria berriro. Haien tirabirak janaria lortzeko lekukoak
izan ginen.
Eguerdian irten ginen eta hoteleko
jendea poz pozik egon zen guk ikusitakoarekin.
Laster bere webguean
(http://www.rutaspormonfrague.es/) jarri zituzten bideo eta argazki batzuk.
Orain sartu dituzte haiek egindakoak
ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario